20:39

Politika

Gobernuaren Ordezkaritza

Urquijoren helegiteei baturik erantzutea eskatu dute alkateek

Erredakzioa

Espainiako Gobernuko ordezkariaren “eraso-jarreraren kaltetu nagusiak” udalak direla ohartarazi dute Asteasu, Lasarte-Oria, Orexa eta Barrundiako alkateek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariaren helegiteei baturik erantzuteko euskal erakundeen arteko lankidetza protokolo bat sortzea proposatu diote gaur Asteasu, Lasarte-Oria, Orexa (Gipuzkoa) eta Barrundiako (Araba) alkateek Eusko Legebiltzarrari.

Alkate abertzaleak EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko legebiltzarkideekin bildu dira egoera aztertzeko. 2011z geroztik Gobernuaren ordezkariak helegite ugari aurkeztu ditu Espainiako bandera eta erregearen argazkia ?inposatzeko? edo euskararen erabilera oztopatzeko.

Espainiako Gobernuko ordezkariaren ?eraso-jarreraren kaltetu nagusiak? udalak direla ohartarazi dute. Orexako Udalak 6.000 euro xahutuko ditu prozesu judizialetan, legealdi honetan, ?Urquijoren helegiteetatik defendatzeko?, udal-aurrekontuaren ia % 5.

Zentzu horretan, ?erasoei? aurre egiteko baliabideak eskatu dituzte alkateek, eta gainerako erakunde publikoen ?babesa? behar dutela erantsi dute.

Udal txikienen egoera ?jasanezina? da

Udal txikienen egoera ?bereziki larria eta jasanezina? dela ziurtatu dute alkateek. Zoritxarrez, ?inoren? laguntza jaso ez dutela deitoratu dute.

Udalak ?eraso? gehienen ?jomuga? direla gogorarazi dute. Horregatik, helegiteen aurrean euskal erakunde publiko guztiek baturik erantzuteko protokolo bat sortzea proposatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena