20:23

Politika

Terrorismoaren biktimak

Covitek Roldan salatu du GALen inguruko informazioa ezkutatzeagatik

Erredakzioa

Besteak beste, Juan Carlos Garcia Goenaren hilketa argitu nahi du Covitek salaketarekin. Garcia Goena kontzientzia eragozlea Frantzian bizi zen eta ETAko kide batekin nahasi egin zuen GALek.

  • Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

    Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Roldan Guardia Zibileko zuzendari nagusi ohiaren aurka salaketa aurkeztu du Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Kolektiboak (Covite) Auzitegi Nazionalean, GALen krimenen inguruko informazioa ezkutatzeagatik.

Covitek agiri batean azaldu duenez, GALen erasoen inguruan “dena agerian utziko” ez zuela ziurtatu zuen Roldanek Espainiara itzuli zenean, El Mundo egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean. Guardia Zibilaren zuzendari nagusi ohiaren hitzetan, “bigarren edo hirugarren mailako lau edo bost pertsona agerian” geratuko lirateke eta “boteretsuek beti bezain babesturik” jarraituko lukete.

Besteak beste, Juan Carlos Garcia Goenaren hilketa argitu nahi du Covitek salaketarekin. Garcia Goena kontzientzia eragozlea Frantzian bizi zen eta ETAko kide batekin nahasi egin zuen GALek. Laura Martin, Garcia Goenaren alarguna, biktimen elkarteko kidea da.

Francisco Paesa galdekatzea proposatu du Covitek salaketan. Paesa leku ezezagunen batean dago eta 1987ko uztailean Garcia Goena hil zutenean Roldanen bazkidea zen.

Roldanek “zentzatu egin dela frogatzeko aukera” aprobetxatzea espero du Covitek. Horrela, Garcia Goenaren hilketaz edo GALen beste krimen batzuetaz informazioa ematea espero du kolektiboak, “biktimen senideen Justizia eskubide legitimoa gauzatzeko”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena