18:07

Politika

EH BILDU

Adolfo Araiz: 'UPNri 85 egun geratzen zaizkio Nafarroako Gobernuan'

Erredakzioa

“Foru Hobekuntzaren Nafarroa saldu zuten, Foru eta Espainiako Nafarroa, amets baten itxuran, paradisua, eta benetan amesgaiztoa zen”, “kudeatzaile bilakatutako ezgaientzat” izan ezik.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adolfo Araiz Nafarroako presidentetzarako EH Bilduren hautagaiak gaur, larunbata, baieztatu duenez, “UPNri 85 egun geratzen zaizkio Nafarroako Gobernuan, 85 egun falta direlako Nafarroak aldaketa anitzaren eta bazterketarik gabeko bidearen hautua egiteko”.

“Ez dugu merezi hainbeste urteetan pairatutako erregimen hori, ez dugu merezi horren ustelkeria, ez ditugu merezi interes pribatuen alde saldutako agintari horiek, ez dugu merezi horren itzal politikoa”, gaineratu du.

Gainera, Araizek defendatu egin du Gobernua “herriarena, herriarekin eta herriarentzat” izatea, UPNrena ez bezala, “langabezia eta prekarietate handiagoa, pribatizazio gehiago, Estatuarekiko menpekotasuna handitzea eta zerbitzu sozial, publiko eta gardentasun gutxiago hitzeman” baitu.

Araizen arabera, “Foru Hobekuntzaren Nafarroa saldu zuten, Foru eta Espainiako Nafarroa, amets baten itxuran, paradisua, eta benetan amesgaiztoa zen”, “kudeatzaile bilakatutako ezgaientzat” izan ezik.

Hori dela eta, egoera aldatzeko, “alfonbrak altxatu” behar dira, herritarrek “hainbeste urteetan erakundeetan eta haien dirua erabilita zer gertatu den jakiteko eskubidea” dutelako.

Hau da EH Bilduk “Nafarroak eskatu eta behar duen aldaketa sakona” lortzeko “bide orrian” jasotako 100 proposamenetako bat. EH Bilduren hautagaiaren esanetan, proposamenok aldaketa eskatzen duten “eragile politiko eta sozial guztien artean” zehaztu behar dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena