22:37

Politika

Diru-laguntza

'Lasa eta Zabala' eta 'Amama' filmen informazioa eskatu du Urquijok

Erredakzioa

Gobernuaren ordezkariaren “jazarpen etengabea” salatu du Gipuzkoako Aldundiak, “batez ere euskararekin harremana duten gaietan”.

  • Unax Ugalde aktorea 'Lasa eta Zabala' filman. Artxiboko irudia: EiTB

    Unax Ugalde aktorea 'Lasa eta Zabala' filman. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lasa eta Zabala eta Amama filmei emandako diru-laguntzen inguruko espedienteak bidaltzeko 20 eguneko epea eman dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Agiri batean gogorarazi duenez, ekoizpen eta hedapen gastuetarako film bakoitzari 100.000 euroko diru-laguntza eman zion Aldundiak.

Pablo Malok zuzendutako Lasa eta Zabala filmak Joxean Lasa eta Joxi Zabala ETAko ustezko bi kideen hilketak birsortzen ditu. GALek biak hil zituen 1983an. Asier Altunak zuzendutako Amama pelikulak, aldiz, “belaunaldien arteko gatazka batean jartzen du arreta, baserri-giro batean, eta desagertzeko zorian dagoen unitate sozial, ekonomiko eta familiarra ezagutzera ematen du, euskal kulturaren ikurra, baserria”, alegia.

Gobernuaren ordezkariaren “jazarpen etengabea” salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, “batez ere euskararekin harremana duten gaietan”.

“Oztopoak oztopo, Gipuzkoa euskaldunago bat izateko euskararen alde neurriak hartzen” jarraituko dutela adierazi du Foru Gobernuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena