Politika
Ebazpena
Erredakzioa
Trantsizio Nazionalerako Kontseiluari txostena eskatu diote, A-9ko parte-hartze prozesuaren "balantzea", nazioarte osoan zabaltzeko Generalitatearen jokabidea eta asmoa zein izan den.
Francesc Homs Kataluniako Presidentzia kontseilaria. Argazkia: Efe
Kataluniako Generalitateak txostena eskatu dio Trantsizio Nazionalerako Kontseiluari, azaroaren 9ko parte-hartze prozesuaren ondoren egin duen erabakitzeko eskubidearen aldeko apustuaz eta Espainiako Estatuak erreferenduma galarazteko egindakoaz. Txosten hori Europan eta nazioarte osoan zabaltzeko erabiliko dute.
Francesc Homs Kataluniako Presidentzia kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez, duela aste batzuk eskatu zuten txostena, kontseiluak egindako beste txosten bat betetzen ari ziren aztertzeko asmoz. Lehenengo txosten horretan erabakitzeko eskubidea Estatuaren marko juridikoaren barruan nola jorratu azaltzen da.
Presidentzia kontseilariak azaldu duenez, Auzitegi Konstituzionalak Kontsulten legearen eta A-9ko deialdiaren kontra egin ostean, txosten berria are gehiago behar dute, Kataluniak autodeterminazioa lortzeko "bide alternatiboak" aztertzen baditu bereziki.
Homsek esan du "aste gutxi barru" jasoko dutela txostena, eta Generalitateak dokumentua zabaltzeko asmoa duela, Europan eta nazioarte osoan zabaltzeko, Generalitatearen jarrera zein den jakin dadin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa