Politika
EAEko Justizia Auzitegian
Erredakzioa
EAEko fiskalak dio Arraiz “Batasuneko Mahai Nazional klandestinoko” kidea izan zela 2005eko urritik 2009ra. Talde terroristako kidea izatea egozten dio Sortuko presidenteari.
Albisteak (2)
Juan Carpalsoro EAEko Fiskal Nagusiak sei urteko espetxe zigorra eta epe bereko gaintasungabetzea eskatu du Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurka, “talde terrorista bateko kide izatea” egotzita.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako akusazio-idazkian, fiskalak dio Arraiz “Batasuneko Mahai Nazional klandestinoko” kidea izan zela 2005eko urritik 2009ra. Carpalsororen hitzetan, Mahai Nazionalak horrek, “ETArekin elkarlanean”, Euskal Herriko “independentzia lortzen” saiatu zen, “indarkeria erabiliz”.
Idazkian, Segurako Kultur Etxean 2007ko urriaren 4ean Batasuneko kideek egin zuten bilera ekartzen du gogora. Arraiz forupekoa zela argudiatuta eskatu du Carpalsorok zigorra.
Carpalsororen ustez, Batasuna legez kanpo geratu ondoren, alderdi horren azpiegiturako kide izan zen Sortuko egungo presidentea. Hortaz, “ETAren mesedetara” jardun zuela esan du fiskalak.
Fiskaltzaren idazkariak hamar urtetik sei urtera murriztu du bere eskaera. Kartzelaz gain, inhabilitazioa ere eskatu du Arraizentzat.
Epaiketa urte amaieran, edo gehienez jota 2016ko lehenengo hilabeteetan, egingo dute. Hala esan du Calparsorok Bilbon, jardunaldi batzuetan.
Gogoratu duenez, Sortuko presidentea legebiltzarkidea ere bada eta, hortaz, forupekoa. Autonomia Estatutuaren arabera, beraz, EAEko Justizia Auzitegiak epaitu behar du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa