Politika
Presoak
Erredakzioa
Ordu eta erdiko bileran, lehendakaria eta presoen kolektiboko ordezkaritza bat etorri dira politika hori deuseztatzeko eta senideei eragiten dien sufrimendua errekonozitzeko beharrarekin.
Informazio gehiago (2)
Eusko Jaurlaritzak eta Etxerat euskal presoen senideen elkarteak bat egin dute gaur sakabanaketa amaitzeko eta politika horrek senideei eragiten dien "sufrimendua" errekonozitzeko beharrean.
Iñigo Urkullu lehendakaria ordu eta erdiz bildu da gaur Lehendakaritzan Etxerateko ordezkari batzuekin, Maider Alustiza bozeramailearekin, besteak beste. Lehendakari batek kolektiboko ordezkariekin egiten duen lehenengo batzarra izan da.
Bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak ohar bat kaleratu du. Bertan, sakabanaketaren ondorioz senideek pairatzen duten "arazoaz soilik" hitz egin dutela zehaztu du. Era berean, Etxeratekin harremanetan jarraituko duela iragarri du, elkarlanerako "eremuak aztertzeko".
Etxeraten bozeramaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, eta lehendakariarekin bi puntutan bat egin dutela jakinarazi du: sakabanaketa politika amaitu eta senideei eragiten dien "sufrimendua" errekonozitu beharra dagoela.
"Harrera egin digu, entzun egin gaitu, eta bi puntu horietan ados gaudela eta elkarrekin aurrera egingo dugula azpimarratu du", adierazi du Alustizak, datozen egunotan batzar gehiago egiteko hitzorduak jarriko dituztela azaldu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa