Politika
Presoak
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren “diskurtso bikoitza” salatu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Bestalde, lehendakaria Etxeraten ordezkaritza batekin bilduko da asteazken honetan.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzak Etxerati emandako diru-laguntzaren aurka helegitea aurkezteko agindua eman dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak Estatuko Abokatutzari. Jaurlaritzak espetxeetan hezkuntza eskubidea bermatzeko eskumenik ez duela uste du Urquijok.
Gai honetan ?diskurtso bikoitza? erabiltzea aurpegiratu dio Carlos Urquijok Eusko Jaurlaritzari agiri batean. ?Terrorismoaren diskurtso autokritikoa bazterrean uzteko hiru egun bakarrik behar izan ditu EAEko Exekutiboak, pena da. Indarkeriaren aurrean autokritika ekintzekin erakusten da, ez bakarrik Urkulluk Fernando Buesaren eta haren bizkartzainaren omenaldian esandako hitz politekin?, gaineratu du.
Horren harian, ?Jaurlaritzak esku batekin diskurtso gozoa idazten du biktimentzat, eta bestearekin diru-laguntzak ematen dizkie preso politikotzat dituenei, biktimen senideak hil zituzten terroristei, alegia?, esan du.
Urquijoren hitzetan, ?telebista kameren aurrean atsekabeturik azaltzeak ezer gutxirako balio du, ikusi bezala, erabakiak eta jendaurrean esandakoak bat ez badatoz. Erakustokiko diskurtso horrek kalte egiten die terrorismoaren biktimei?.
Bilera Lehendakaritzan
Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakaria Etxeraten ordezkaritza batekin bilduko da asteazken honetan, Gasteizen. Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak ere hartu du bileran.
Bilera 12:00etan hasiko da, Lehendakaritzan, eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria ere izango da bertan, Eusko Jaurlaritzak agiri batean jakitera eman duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa