14:35

Politika

Prentsaurrekoa Donostian

'Legearekin tranpa egitea' leporatu dio Etxeratek Espainiar Estatuari

Erredakzioa

Halaber, presoen senideen kolektiboak iragarri duenez, Europako Parlamentura joko dute presoek eta senideek pairatzen duten "giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatzeko.

  • Etxeratek Europara joko du presoen giza-eskubideen urraketa salatzeko. Argazkia: EFE

    Etxeratek Europara joko du presoen giza-eskubideen urraketa salatzeko. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal presoek eta senideek pairatzen duten "giza eskubideen urraketa sistematikoaren" berri ematera Europako Parlamentura joko du Etxerat elkarteak.

Igande honetan Donostiako Bakearen Etxean prentsaurrekoa eskaini du euskal presoen kolektiboak, eta bertan jakitera eman duenez, "Euskal Herrian urte mordoa daramatzagula oinarrizko eskubideak kontzienteki bortxatzen dituen legedi baten menpe".

Hori dela eta, "hainbat alderdiekin eta eragilekin" Bruselan batzartuko direla iragarri du. Halaber, aurreratu du Etxerateko kide bat Bruselako Amerika Etxean antolatutako hitzaldian izango dela.

Bestalde, kolektiboak salatu duenez, "abendutik martxora bitartean jauzi kualitatiboa egon da: orain, Espainiako Estatuak giza eskubideak urratzen jarraitzen du baina, horretaz gain, Europako legedia urratu du espetxealdien luzatzeari dagokionean, gustatzen ez zaiolako; urratu, tranpa egin du".

"Europan Parot doktrina bertan behera uztea lortu duten abokatuen aurka egin nahi du Estatuak; izan ere, horregatik bahitu egin ditu, giza eskubideak urratzeagatik zigor gehiago saihesteko", salatu du Guardia Zibilak abiatutako 'Mate' operazioa aipatuta.

"Eta hori gutxi balitz", jarraitu du elkarte horrek, "aske geratu diren presoak espetxeratzeko ingeniaritza juridikoa berriz erabiltzen hasi dira. Delitu berriak asmatu, orain artean existitu ez diren testiguak asmatu edota iheslarien aurkako muntai mediatiko politikoak sortuz.

"Presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago", azpimarratu dute Etxerateko bozeramaileek. "Espainiako Erreinuak abokatuak bahitu nahi izan ditu ere Europan Giza Eskubideen urratzeagatik kondena berriak ekiditeko", esan dute, "legeari eta zuzenbideari nahi beste tranpa egiteko, tranparik handiena gauzatu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena