22:44

Politika

Fernando Buesari omenaldia

ETAri zilegitasuna kentzeko, 'diskurtso bakarra' eskatu du Buesak

Erredakzioa

“Eragindako kalte bidegabea” publikoki onartzeko ere eskatu du Fernando Buesaren alabak. Politikari sozialista duela 15 urte hil zuen ETAk, Gasteizen.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

?Terrorismoari zilegitasuna erabat kentzeko, ahots bakarra, ahobatezko diskurtso publikoa?, eskatu du gaur Sara Buesa Fernando Buesaren alabak. Politikari sozialista duela 15 urte hil zuen ETAk.

Arabako politikariaren izena daraman Fundazioak omenaldia egin dio Fernando Buesari Gasteizen. Politikari sozialista eta Jorge Diez ertzaina, haren bizkartzaina, 2000ko otsailaren 22an hil zituzten.

Ekitaldia Gasteizko Artium museoan egin dute, eta, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Alfonso Alonso Osasun ministroa eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izan dira bertan.

?Eragindako kalte bidegabeagatik, erantzukizunak?

Aitaren hiltzaileek barkamena eskatzerik ez duela behar aitortu du Sara Buesak, Buesa Fundazioko presidenteordeak, baina indarkeriarekin ?eragindako kalte bidegabea? publikoki onartzea eskatu du. Era berean, ?erantzukizun maila desberdinak? onartzeko eskatu du politikariaren alabak.

Sara Buesa omenaldia efe

Sara Buesa, Fernando Buesaren alaba. Argazkia: EFE

?Biktimengatik eskatzen dut hori, eta, batez ere, euskal gizartearen onerako?, azpimarratu du.

Horren harian, terrorismoak biktimei eta euskal gizarteari ?eragindako kaltearen erantzukizunak oraindik ez dituzte argi hartu?, nabarmendu du Buesak.

Pello Salaburu EHUko errektore ohiak ere hitza hartu du omenaldian. ETAk hiltzeari utzi eta gero, gizartea indarkeriaren eta haren ondorioen aurrean ?anestesiaturik? dagoela deitoratu du Salaburuk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena