Politika
Elkarrizketa, Euskadi Irratian
Erredakzioa
Gaztea hil zuen tiroa nork egin zuen jakitea espero duela esan du Ertzaintzako buruak.
Albisteak (3)
Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendari nagusiak aitortu egin du ez zela egokia izan Iñigo Cabacas gaztea hil zuen karga egitea agintzea. "Kaltea handiegia izan da lortu nahi izan zenarekin konparatuta", adierazi du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
Bestalde, Cabacas hil zuen tiroa nork egin zuen "denek" jakin nahi dutela esan du Gabirondok, baina "zaila" izango dela onartu du.
"Pistola bat erabiltzen denean, markak geratzen dira, eta tiroa nork egin duen jakin daiteke; gomazko eskopeten kasuan, baina, pilotek ez dute markarik, eta edozein eskopeta izan liteke tiro egin zuena", azaldu du.
Horren esanetan, Ertzaintzak "hasieratik" kolaboratu du justiziarekin. Izan ere, "gure asmoa [prozesua] azkartzea da, lehenbailehen buka dadin".
Halaber, auziaren "amaiera egokiena" tiroaren egilea nor izan zen jakitea izango litzatekeela esan du Gabirondok. Ondoren, baina, "pertsona horri zer gertatu zitzaion" zehaztu beharko litzatekeela erantsi du. "Ez da nahikoa tiroa nork egin zuen jakitea; egoera ere ezagutu behar da, balorazio orokorra egiteko", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa