Politika
Espetxetik atera eta gero
Erredakzioa
Otsailaren 20tik martxoaren 6ra arte familiarekin oporretan joan nahi du PPko altxorzain ohiak. Oporrak non igaro nahi dituen zehaztu behar duela erantzun dio epaileak.
Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Espainiako eskualde batera 14 egun oporretan joateko baimena eskatu dio Luis Barcenas PPko altxorzain ohiak Pablo Ruz epaileari. Hala ere, tokia ez du zehaztu Barcenasek eta baimena emateko lekuaren berri izatea ezinbestekoa dela erantzun dio magistratuak.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Francisco Maroto diruzain ohiaren abokatuak Ruzen epaitegiari eskakizuna igorri dio. Otsailaren 20tik martxoaren 6ra arte familiarekin oporretan joan nahi du PPko altxorzain ohiak. Gertuen dagoen epaitegian astelehenero, asteazkenero eta ostiralero sinatzeko konpromisoa agertu du idazkian.
Hala ere, oporrak non igaroko dituen ez du zehaztu Barcenasek. Epaitegian pertsonalki lekuaren berri emango duela azaldu du, baina idatziz zehaztu behar duela erantzun dio Ruzek.
Ruzek eskaera onartzen baldin badu, urtarrilaren 22an Soto del Realeko espetxetik atera zenetik gozatuko lituzkeen aurreneko oporrak izango lirateke. Barcenasek kartzelan 19 hilabete eman zituen Gurtel auziagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa