Politika
Nueva Economia Forum
Erredakzioa
Aresok azpimarratu du AHTren lanei bultzada emateko nahitaezkoa dela aurrekontuekin laguntzea eta, egun, ez dagoela diru nahikorik nabarmendu du.
Abiadura Handiko Trena 2019. urtean martxan izango dela iragarri zuen Sustapen Ministerioak, baina epe horren inguruan “zalantzak” dauzkala adierazi du gaur Ibon Areso Bilboko alkateak.
Aresok azpimarratu du AHTren lanei bultzada emateko nahitaezkoa dela aurrekontuekin laguntzea eta, egun, ez dagoela diru nahikorik nabarmendu du. Trena amaitzeak “berebiziko garrantzia” duela gaineratu du, “Euskadiko barne-metroa” bilakatuko baita.
Areso Madrilen izan da gaur, Nueva Economia Forumeko gosari informatiboan. “Hiri inteligenteei” eskainitako Saioa izan da gaurkoa.
Obren amaiera 2013, 2014 eta 2015 urteetarako ere iragarri zutela gogoratu du Bilboko alkateak eta, horregatik, 2019an amaitzearen inguruan bere “zalantzak” agertu ditu, “borondate politikoarekin batera, baliabide ekonomikoak ere beharrezkoak direlako”:
Udalean urte asko eman ondoren, iragarpenen aurrean “zuhurtziaz” jokatuko duela esan du.
Bilbok pairatzen duen “desabantaila” ere salatu du, beste hiri handi askok AHTarekin konexioa baitute dagoeneko.
Bestalde, erretiroa hartzeko gogoak dituela onartu du Ibon Aresok (legealdia amaitzean hartuko du). Hainbat urtez Udalean lanean aritu ondoren “merezi duela” esan die kazetariei.
Juan Maria Aburto EAJko hautagaiari buruz, “hautagai bikaina” dela nabarmendu du. “Zintzotasuna da bere ezaugarri nagusia”, gaineratu du.
“Azkuna pertsona bat zen. Ni beste modu batekoa naiz, eta Aburto beste batekoa izango da. Txarrena Azkuna imitatzea litzateke. Hautagai bakoitza den modukoa izan behar da”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa