11:33

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Amaiur: 'Falcianiren zerrendan dozenaka euskal herritar izango dira'

Erredakzioa

Zerrenda horretan agertzen direnak "lapur hutsak" direla salatu du Sabino Cuadrak.

  • Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua. EFE

    Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuaren ustez, Falcianiren zerrendan "Euskal Herriko dozenaka pertsona" agertuko dira. Suitzan diru ezkutua duten pertsonen izen-abizenak biltzen ditu zerrenda horrek.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketan, Suitzan dirua ezkutatzen duten pertsonak "lapurrak" direla salatu du Cuadrak, Ogasunari zergak ordaintzen ez dizkiotelako. "Diru hori ez dago ondo irabazita; irabazitako dirua zergak ordaindu eta gero geratzen dena da", adierazi du.

Horren esanetan, "penagarria" da oraindik Falcianiren zerrenda osoa publikatu ez izana. Izan ere, "gauza jakina zen Botin sendia dela Estatuan iruzur handiena egiten duena". Gainera, Ibex 35ean kotizatzen duten enpresa guztien artean, paradisu fiskaletan elkarte gehien dituen konpainia Santander Bankua dela salatu du.

"Ezusteko ugari izango dira zerrenda osoan, bai Estatuan, bai Euskal Herrian", gaineratu du. Halere, Cuadrak esan du ez duela horri buruzko informaziorik, eta EAEn ere iruzurgileak egotea "probabilitate kontua" dela erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena