20:24

Politika

Agerraldia

Oposizioak ez dio Masi sinesten

Erredakzioa

Parlamentuko oposizioko alderdiek ez dute sinesten Masek Pujolen kontuen berri ez zuenik, eta gaiaren inguruko galderei ez erantzutea leporatu diote batzuek.

  • Masen agerraldia Parlamentuan.

    Masen agerraldia Parlamentuan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Parlamentuko oposizioko alderdiek orain arte esandakoa errepikatu dute gutxi gora-behera, eta argi adierazi dute ez diotela Artur Mas Kataluniako presidenteari sinesten Jordi Pujolen kontuei buruz ezer ez zekiela esaten duenean.

Oriol Amoros ERCren ordezkariak "politika zaharra baztertzeko" eskatu dio Masi, Jordi Pujol presidente ohiaren jokabidea ordezkatzen duelako. Amorosek ukatu egin du, gainera, Pujol auzia "soilik pribatua" denik, erakunde publikoei eragiten dielakoan.

Bestalde, Alicia Sanchez-Camacho PPCren presidenteak gogor kritikatu du Masek "ezer ere ez dakiela" esatea, Jordi Pujolen "zortzigarren seme politikoa" denean. "Ez dio ezeri erantzun, eta kalterik gabe atera nahi du hemendik, baina informazioak oso larriak dira", gaitzetsi du buruzagi popularrak.

Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak, bere aldetik, "ezinezko"tzat jo du Masek ezkutuko ondarearen inguruan ezer ez jakitea. "Badakizu zein den arazoa? Oso zaila da sinestea zu bezalako pertsona azkar bat ez zela ezertaz ohartu", azpimarratu du.

Joan Herrera ICV-EUiAren buruzagiak ere zalantzan jarri du Masek bere gertukoen ustezko "irregulartasunen" berri ez zuenik, eta Masen aitak Liechtensteinen kontu bat zuela gogorarazi du.

Presidentearen alde, Meritxell Borras CiUren bozeramaileak Generalitateko presidenteari eta CiUri min egiteko helburu bakarra izatea leporatu dio oposizioari, eta ez duela ustezko ustelkeria kasuen inguruko egia jakin nahi.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Jordi Pujol

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena