Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Sei auzipetuk beste abokatu bat eskatu dute, eta auzitegiak onartu egin du.
Epaiketaren aurkako protesta bat. EFE
Auzitegi Nazionalak berriz ere atzeratu du Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANVko 35 buruzagiren aurkako epaiketa, hirugarrenez. Izan ere, onartu egin du sei auzipetuk abokatu berria izendatzeko egindako eskaera.
Abokatua Haizea Ziluaga da. Horrek uko egin zion aipatu sei auzipetuak defendatzeari, baina Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du eskaera. Hori bai, onartu egin du auzipetuen ukoa.
Orain, sei auzipetuek 15 eguneko epea dute beste abokatu bat izendatzeko. Horrek, gainera, auzi osoa aztertzeko denbora izan behar du. Horregatik, modu mugagabean atzeratu dute epaiketa.
Fiskaltzak epaiketa auzipetu horiek gabe hastea eskatu zuen, baina auzitegiak ezetza eman du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa