Politika
Kutxabanken salaketa
Erredakzioa
Jaurlaritzak "harridura" agertu du Kutxabankek presidente ohiaren aurka aurkeztutako salaketaren aurrean. Mendiak ziurtatu egin duenez, ustezko irregulartasunek “ez dute PSE-EErekin zerikusirik”.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohia ostiralean deklaratzera deitu ditu Bizkaiko Fiskaltzak. Fernandezen kudeaketan irregulartasunak izan ziren argitzeko ikerbidea hasi zuen Fiskaltzak.
Fernandezen agintaldian atzemandako ustezko irregulartasunak salatu zituen Kutxabankek, nahiz eta kostua dagoeneko itzuli. Bilboko abokatu-langela batekin zerbitzu juridikoak jasotzeko kontratua zuen entitateak. Antza denez, iruzurra harreman horretan egin zuten. Mikel Cabieces sozialistak harreman profesionala zuen langelarekin.
Salaketaren berri izan eta gero, Cabiecesek militante gisa aldi baterako baja eskatu zuen PSEn. Era berean, Cabieces Portugaleteko alkate ohia da.
Kutxabanken informazioa jaso eta gero, diligentziak hastea erabaki zuen Bizkaiko Fiskaltzak irregulartasunen zantzuak dauden argitzeko. Horrela bada, eginbideak epaitegien esku utziko lituzke, bestela auzia artxibatuko luke.
Ikerketa batzordea
Kutxabankeko presidente ohiak Cabiecesekin lotutako abokatu-langelarekin sinatutako ustezko kontratu ?irregularrak? oposizioko alderdien susmoak areagotu ditu. EAJren eta PSEren arteko itun bat izan zela uste dute askok. Horregatik, ikerketa bat eskatu dute.
Horrela, EH Bilduk ikerketa batzordea eratzea eskatuko du Eusko Legebiltzarrean, Kutxabankeko ustezko irregulartasunak argitzeko. Koalizioaren ustean, ikertutakoa EAJren ?oniritzia izan? zuen.
Xabier Isasi eta Dani Maeztu EH Bilduren legebiltzarkideak hedabideen aurrean agertu dira, ?erantzukizun politikoak argitzeko? aurkeztuko dituzten ekimenen berri emateko.
?Lehenbailehen? ekiteko eskatu dio Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidenteak Fiskaltzari, ?betiereko? ikerketa ez bihurtzeko. ?Gertatutakoaren berri izateko? ahalik eta lasterren ikertzeko eskatu dio Damboreneak Ministerio Publikoari. ?Guztia oso arraroa da?, gaineratu du.
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen ahotan, ustezko irregulartasunen abiapuntuan ?EAJren eta PSEren arteko itun? bat dagoela ematen du. ?Kutxanbanken zerbaitek ustel-usaina du, oso arraroa da?, adierazi du Maneirok.
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu egin du Kutxabankek Mario Fernandezen kontra jarritako salaketak, ustezko irregulartasunak direla eta, ?ez duela zerikusirik? PSE-EErekin.
?Harridura?
Eusko Jaurlaritzak "harridura" agertu du astearte honetan Kutxabankek Mario Fernandez presidente ohiaren aurka aurkeztutako salaketaren aurrean.
Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan, salaketa jartzea "Kutxabankek bere kabuz" erabaki zuela nabarmendu du Josu Erkoreka bozeramaileak. Are gehiago, horren esanetan, Jaurlaritzak "hedabideen bidez" izan du salaketaren berri. Horren ildotik, beste finantza erakundeetan salaketak kanpotik etorri direla gogorarazi du.
Erkorekak guztiz errefusatu du gertatutakoa Nafarroako Kutxa auziarekin alderatzea. Izan ere, gogorarazi duenez, CANek balio gehiena galdu zuen, baina Kutxabank "erakunde bideragarriena da". Jaurlaritzako bozeramaileak "jarduera politikoa finantza kudeaketatik bereizteko" deia egin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa