Politika
Azpiegiturak
Erredakzioa
Koalizioak azaldu duenez, "oso larriak" dira ikertu beharrekoak, "Bidegiren zuzendaritzako kargudun politikoek irregulartasunak sinatu" zituztelako.
AP-1 errepidea. Argazkia: EiTB
EH Bilduk ikerketa batzordea eskatuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan "Bidegi auziko ardura politikoak argitzeko", elkarte horretan aurreko legegintzaldian (EAJren garaian) irregulartasunak izan zirela atzeman ostean.
Koalizioak gogora ekarri duenez, Azpeitiako Auzitegiak onartu egin du Aldundiak jarritako kereila, AP-1 errepidea eraikitzeko egin behar ziren lan batzuengatik Bidegik 3,4 milioi euro ordaindu zituelako, baina azkenean lan horiek egin ez zirelako. Gainera, hiru lagun daude inputatuta.
EH Bilduk esan du "oso larriak" direla ikertu beharrekoak, "Bidegiren zuzendaritzako kargudun politikoek irregulartasunak sinatu" zituztelako.
Hori dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiei ikerketa bat abiatzeko eskatu die, eta gainerako alderdiei ekimenarekin bat egiteko deia egin die, herrialdeko parlamentuari dagokiolako "gertatu zena ezagutaraztea eta ardura politikoak argitzea".
"Ez dago beste aldera begiratzerik. Gizarteak dagoeneko erakutsi du ez duela ustelkeria kasurik onartzen" eta Batzar Nagusiek "azalpenak eman behar dituzte", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa