Politika
PP-PSOE
Erredakzioa
Sinatutako akordioa erradikalentzako “mezu argia” dela azpimarratu du Rajoyk. Terrorismoaren aurka borroka egiteko indar politikoen arteko “batasuna ezinbestekoa” dela goraipatu du Sanchezek.
Albisteak (2)
Dokumentuak (1)
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez Alderdi Sozialistako buruzagiak terrorismo jihadistaren aurka borroka egiteko ituna sinatu dute arratsaldean, Moncloako Jauregian.
Horrela, lege-proposamena astearte honetan, Diputatuen Kongresuan, erregistratuko dute sozialistek eta Alderdi Popularrak. Lege-proposamena otsailaren 10ean eztabaidatuko dute Kongresuan, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea, Rafael Catala Justizia ministroa, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa, Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramailea eta Antonio Hernando bozeramaile sozialista ekitaldian izan dira, baita bi alderdietako Justizia eta Barne bozeramaileak ere.
Rajoy: ?Espainia herrialde serio eta arduratsua da?
Rajoyren ahotan, Espainia ?herrialde serioa eta arduratsua? dela demostratzen du itunak. ?Fidatzekoa den herrialde serioa eta arduratsua gara. Segurtasunean eta askatasunean bizitzea baino desira handiagorik ez dago?, gaineratu du Exekutiboko presidenteak adierazpen instituzionalean.
?Demokrazian eta askatasunean sinesten dugunok batasuna beharrezkoa dela uste dugu. Espainiako gizarte irekiaren bizitzeko modua defendatzeko adostasuna ezinbestekoa da?, erantsi du.
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak. Argazkia: EFE
Sinatutako akordioa erradikalentzako ?mezu argia? dela azpimarratu du Rajoyk. Exekutiboko presidentearen hitzetan, ?egungo mehatxurik handienaren? aurrean askatasunak defendatzeko ?tresna juridiko eta operatibo onenak? Espainiaren esku jartzen ditu itunak.
?Terrorismoaren kontrako borrokan demokraten batasuna mantentzeko erabakia berretsi dugu gaurkoan?, adierazi du Rajoyk. Bestalde, gainerako alderdiei ateak zabaldu dizkie Gobernuko presidenteak, akordioarekin bate egiteko.
Sanchez: ?Terrorismo jihadista mehatxu zuzena da?
PSOEk ?terrorismoaren aurka indarrak berriz? batu dituela ziurtatu du Sanchezek, ?mehatxu zuzena delako?. ?Azken 27 urteetan terrorismoaren kontrako batasuna lehenetsi du PSOEk, interes alderdikoiak alde batera utzita?, esan du.
?Esaten eta egiten dugunaren arteko koherentziari ez diogu sekula uko egingo?, goraipatu du PSOEko idazkari nagusiak.
Terrorismoaren aurka borroka egiteko indar politikoen arteko ?batasuna ezinbestekoa? dela goraipatu du Sanchezek. Hala ere, Gobernura heltzen baldin bada kartzelaldi iraunkor berrikusgarria bertan behera uzteko konpromisoa hartu du PSOEko buruzagiak.
Adostutako testuak ?desadostasun? bat duela onartu du Sanchezek: ?kartzelaldi iraunkor berrikusgarriaren aurka gaude eta gehiengoa lortzen dugunean ezabatzeko konpromisoa dugu, baina terrorismoaren kontrako borrokan batasuna ezinbestekoa eta oinarrizkoa da?.
Akordioarekin bat egiteko gonbit egin die ordezkari sozialistak gainerako alderdiei; izan ere, ?guztiek partekatzen ditugun konpromisoak barneratzen ditu itunak?.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa