Politika
Astearteko deklarazioa
Erredakzioa
Liechtensteinek ez du aintzat hartu Pujolen diru ezkutua ikertzen ari den epaileak igorritako erregu-gutuna, Kataluniako presidente ohiaren familiak estatu hartan konturik duen argitzeko bidalitakoa.
Albisteak (3)
Dirutza ezkutuaren jatorria egiaztatzeko ?paperik? ez duela aitortu zuen Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak epailearen aurrean. Herentzia bat dela frogatuko lukeen aitaren gutunak ?balio erlatiboa? duela onartu zuen Pujolek. Nahiz eta eskuz idatzita egon, sinatuta ez dagoela erantsi zuen.
Jordi Pujolek epailearen aurrean egindako adierazpenen arabera, aitak Marta Ferrusola emazteari bidali zion gutuna, eta iloben eta errainaren ?etorkizuna bermatzeko erabakiak? hartzeko konpromisoa hartu zuen bertan, Efe albiste-agentziak jakitera eman duenez.
?Sinaturik ez dagoen idazki bat da, hau da, balio erlatiboa du. Eskuz idatzita dago, hori bai. Duen balioa, ez dakit?, onartu zuen Pujolek. Familiak ez du gutuna epaitegian aurkeztu, eta Marta Ferrusolak duela azaldu zuen Generalitateko presidente ohiak.
Liechtensteinek ez du erregu-gutuna onartu
Bestalde, Liechtensteinek ez du aintzat hartu Pujolen diru ezkutua ikertzen ari den epaileak igorritako erregu-gutuna, Kataluniako presidente ohiaren familiak estatu hartan konturik duen argitzeko bidalitakoa.
Magistratuak eskatu zuen informazioa ?emateko modurik ez dago?, Liechtensteingo Justiziaren esanetan. Ustezko diru-zuritzearen atzean zerga-ihesa dagoela argudiatu du auzitegiak erabaki hori hartzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa