Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Barcenasek PPko buruzagiak estutasunean jartzeko “dokumentaziorik” ez duela ziurtatu du PPko diruzain ohiaren abokatu berriak, Francisco Marotok.
Luis Barcenas PPko altxorzain ohia Francisco Maroto abokatu berriaren alboan. Argazkia: EFE
?Duintasuna zer den erakutsi die Luis Barcenasek gizarteari eta komunikabideei espetxetik atera ondoren?, Francisco Maroto Alderdi Popularreko diruzain ohiaren abokatu berriak Auzitegi Nazionalaren ateetan nabarmendu duenez.
Pablo Ruz magistratuaren epaitegian astean hiru aldiz sinatu behar du diruzain ohiak. Marotok Barcenas zeregin hori egitera lagundu dio gaur. PPko diruzain ohiak ?harrituta? utzi duela adierazi du haren abokatuak. Horrela, leporatzen dizkioten karguei ?aurre egiteko orduan azaldu duen gaitasun emozional eta psikologikoa? goraipatu du Marotok.
PPko buruzagiak estutasunean jartzeko ?dokumentaziorik? ez duela ziurtatu du Marotok. ?Auzi judizialean aurkeztu dituzten frogak baliatzea? espero duela erantsi du abokatu berriak. ?Luis Barcenas defendatzeko halako baliabiderik ez dut egun, eta ez zaizkit interesatzen?, gaineratu du.
Horren harian, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari esateko ?ezer ez? duela erantsi du Marotok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa