Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Bestalde, Euskal Herrian dagoen “mehatxu armatu bakarra” Guardia Zibila dela berretsi du. “Hemendik kanpo nahi ditugu”.
Albisteak (3)
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak “azkenaldian” pairatzen ari den “jazarpena” salatu du, eta Madrilen “jarraitzaile klubak” atera zaizkiola gaineratu du. Bestalde, Euskal Herrian dagoen “mehatxu armatu bakarra” Guardia Zibila dela berretsi du, eta honakoa erantsi: “Hemendik kanpo nahi ditugu”.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Dignidad y Justiciak jarritako salaketa izan du hizpide. Guardia Zibila “mehatxatu eta iraintzea” egotzi dio elkarte horrek Hasier Arraizi, Espainiako Estatua “terrorista” dela eta Guardia Zibilari “xake-matea emateko unea dela” esateagatik.
“Oso agerikoa da azkenaldian jazarpena sufritzen ari naizela, eta Madrilen jarraitzaile klub asko atera zaizkidala, tartean Dignidad y Justiciarena eta Guardia Zibilaren sindikatuarena. Ez dute onartzen ezker abertzaleko kide batek askatasun osoz hitz egitea edota iritzia ematea. Euren ustez, ez da posible, eta debekatu egin nahi dute”, gaineratu du.
Adierazpen polemiko horiengatik galdetuta, “xake-matea” aipatuz Guardia Zibilak abokatuen aurkako operazioaren izenarekin hitz-jokoa besterik ez zuela egin nabarmendu du.
“Euskal Herritik joan behar dutela esan nahi nuen. Nire ustez, hori da euskal herritar gehienen nahia. Egun, Euskal Herrian dagoen mehatxu armatu bakarra da, eta hemendik kanpo nahi ditugu”, berretsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa