Politika
Elkarrizketa Telecincon
Erredakzioa
“Ez dut Barcenasekin eztabaidatuko hark adierazpen batzuk egiten dituen bakoitzean. Justizia auzitegiek esateko dutena esateko unea helduko da”, adierazi du Gobernuko presidenteak.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Ez berak ez PPko gainerako buruek ez zutela B kutxa baten berririk esan du berriro Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, eta Luis Barcenas PPko diruzain ohiak adierazpenak egiten dituen bakoitzean hari erantzuteari uko egin dio Rajoyk.
Telecinco katean eskainitako elkarrizketan, Barcenas auzia eta PPko diruzain ohiaren akusazioak izan ditu hizpide Espainiako Gobernuko presidenteak. Herritarrek ustelkeriaren inguruan egindako eskakizunak ulertzen dituela esan du bertan Rajoyk.
?Ez dut Barcenasekin eztabaidatuko hark adierazpen batzuk egiten dituen bakoitzean. Justizia auzitegiek esateko dutena esateko unea helduko da?, adierazi du PPko buruak.
B kutxa baten berririk ez zuela esan du berriro presidenteak, eta diru beltzik ez duela inoiz jaso gaineratu du. Berak eta bere alderdiak gai horren inguruan azalpen ugari eman dituztela erantsi du.
"Egiten duenak ordain dezala"
?Egiten duenak ordain dezala?, azpimarratu du Rajoyk. Gobernuak bere betebeharrak betetzen jarraituko duela, eta, besteak beste, ustelkeriari aurre egiteko legeak onartzen jarraituko duela azaldu du.
Barcenas auzian inplikatutako pertsona guztiak dagoeneko PPn ez daudela goraipatu du Gobernuko presidenteak, eta berak ustelkeria oso serio hartzen duela ziurtatu du, "klase politikoan jokabide horiek zabaltzea oso arriskutsua izan daitekeelako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa