Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
ETAko presoa kartzelatik atera ondoren Espainiako Gobernuak egindako esku-hartzeak salatu dituzte.
Santiago Arrospide, Santi Potros, ETAko presoa aske utzi zuten Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko 1. sekzioko epaileek babesa eskatu diote Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, eta auzi honetan Espainiako Gobernuak egindako esku-hartzeak salatu dituzte.
Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentzia eta Europako zuzentarau bat kontuan hartuta, Arrospide eta Alberto Plazaola aske uztea erabaki zuten Manuela Fernandez Prado, Javier Martinez Lazaro eta Ramon Saez epaileek.
Erabakia kritikatu egin zuten Soraya Saez de Santamaria Espainiako presidenteordeak, Rafael Catala Justizia ministroak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak. Epaileen hitzetan, buruzagi politikoek egindako adierazpenek ez zuten euren "independentzia juridikoa" errespetatzen.
Gobernuaren esku-hartzearen aurrean, erakunde horri babesa eskatu diote epaileek. Botere Judizialeko iturriek azaldu dutenez, litekeena da urtarrilaren 27an aztertzea gaia. Ttramitera onartu ala ez aztertuko dute egun horretan.
Proposamenak aurrera egiten badu, Botere Judizialeko Batzorde Iraunkorrak alegazioak eskatuko dizkie bai Gobernuko ordezkariei bai epaileei, erabaki bat hartu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa