17:59

Politika

'Mate' operazioaren aurka

Milaka eta milaka lagun Donostian, polizia operazioaren kontra

Erredakzioa

ELA, LAB, Sortu, Lokarri, Etxerat, Abokatuak, Ernai eta Gazte Abertzaleak, besteak beste, izan dira deitzaileak. Bildutako dirua Sare euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboari emango diote.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka lagunek Donostiako kaleak bete dituzte ?Giza eskubideak. Bakea. Konponbidea? lelopean, Guardia Zibilak aurreko astelehenean abiatutako Mate operazioa salatzeko.  Operazioan, 16 pertsona atxilotu zituzten, horietatik 12 abokatuak dira.

Protestaldia 30 eragiletik gora deitu dute, hain zuzen, ELA, LAB, Sortu, Lokarri, Etxerat, Abokatuak, Ernai eta Gazte Abertzaleak, besteak beste, izan dira deitzaileak.

Martxa 17:20 pasatxo zirenean abiatu da Antiguoko tuneletik, hiriburu gipuzkoarrean; 'Giza eskubideak konponbidea bakea' pankartaren buruan irakur zitekeen eta, parte hartzaileen artean, aurreko astelehenean atxilotutako hamar bat lagun izan dira. Adierazpenak egin dituzte hedabideen aurrean, manifestazioa hasi baino lehen.

Halaber, protesta ekitaldian honako hauek egon dira, besteak beste: Hasier Arraiz Sortuko presidentea; Pernando Barrena eta Maribi Ugarteburu Sortuko kideak; Pello Urizar EAko presidentea; Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidea; Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua; Iñaki Goioaga senataria; David Fernandez CUPeko ordezkaria; Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia; Karlos Izagirre Donostiako alkatea; Iñigo Iruin abokatua eta Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak, hurrenez hurren.

Gaurko martxaren antolatzaileek iragarri zutenez, bertan bildutako dirua Sare euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboari emango diote, "Guardia Zibilak eragindako galerei aurre egiteko".

Izan ere, asteleheneko polizia operazioan, Guardia Zibilak LABen Bilboko egoitza miatu zuen, eta bertan zegoen dirua eraman zuen, Sarek hilaren 10eko manifestazioan bildutako dirua barne.

Manifestazioaren hasieran, Sareko ordezkariek kontu korronte baten zenbakiak zabaldu banandu dituzte parte hartzaileen artean, nahi duenak dirua sar dezan, aurreko larunbatean Bilbon egindako aldarrikapeneko gastuei aurre egiteko.

Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkide eta Alternatiba alderdiko bozeramaleak ziurtatu duenez, ?ez da demokratikoa abokatuen lana oztopatzea, presoak mendeku gisa erabiltzea eta elkartasuna zigortzea herritarrek egindako ekarpena lapurtzen?.

Salatu duenaren arabera, ?berriz ere, Estatuak, askatasunaren etsairik handienak, euskal herritarren eskubideak zapaltzea? erabaki du. Matuteren ustean, ?neurriz kanpoko ekintza hori lekuz kanpo dago? eta euskal gizarteak ?erantzuna? eman behar du.

Bestalde, Maider Alustiza Etxerat elkarteko kideak ?gertakari oso larritzat? jo ditu aste honetan gertatutako atxiloketak eta, ohartarazi duenez, presoak ?defentsarako eskubiderik gabe? utzi nahi dituzte.

?Preso dauden gure senideen eskubideen urraketak salatzeko etorri gara?, adierazi du eta, gaineratu duenaren arabera, aurreko asteleheneko atxiloketak ?gertakari oso larriak? izan dira, ?gure senideak defendatzeko eskubiderik gabe utzita?.

Era berean, Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, PP ?arazo da Euskadiren normaltasun politikorako?, eta horren kontra ?ahal duen guztia? erabiliko du, Estatuan ?botere banaketarik ez dagoela? aprobetxatuta.

Muñozen iritzian, PP ?Estatuaren politika baldintzatzeko beharrean dago, euskal gatazkaz baliatuta?. ?PP ustelkeriaz gainezka eginda dago, inkestek emaitza eskasak aurreikusi dizkiote, eta ahal duen guztiaz baliatzea erabaki du, beti baita Auzitegi Nazionaleko epaileren bat prest Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko txostenei men egiteko?, esan du.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzak azken gertakarien aurrean hartutako jarrera kritikatu du, ?gertatutakoari erantzuteko gai ez baita izan?, beste ?eragile politiko batzuekin eta euskal gizartearekin? ekimenetan parte hartuz.

Etxaideren iritzian, nahiz eta egungo prozesuak ?bake egoera batean bukatuko duen?, Estatua ?prozesu honen etsai izateko prest dago, oztopo izateko eta egoera berriak heltzea atzeratuz?. ?Prozesu honek arerio bat dauka: Estatua?.

Nafarroako Auzitegia, inguratuta

Gaur, larunbata, eguerdian, Nafarroako Auzitegia inguratu dute Guardia Zibilaren operazioa eta epaiketa politikoak salatzeko.

Donibaneko eta Iruñerriko ?Herri Harresiek? deitu dute protesta eta, salatu dutenez, egoera aldatu egin da, Gobernuak urratsik ematen ez duen arren, eta ez dute etsiko ?Euskal Herria libre izan arte?.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena