11:40

Politika

Adierazpenak Radio Euskadin

Dena ETA delako teoriari eusten dio Espainiako Gobernuak, EAJren ustez

Erredakzioa

Bestalde, Matuteren esanetan, 'Mate' operazioak ez ditu Estatu demokratiko baten oinarrizko estandarrak bete; Pastorrek inputazioak argitzea eskatu du. Eta Garridok dio ETAk ez duela desegin nahi.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Egibar EAJren legebiltzarkideak dena ETA dela dioen teoriari eustea leporatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari, astelehenean talde terroristarekin kolaboratzea egotzita abokatuen kolektiboaren kontra abiarazitako operazioaren ildotik.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, EAJ, PSE-EE eta PP alderdien ordezkariek EH Bilduk aurkeztutako proposamenaren kontra jarritako zuzenketak azaldu dituzte. Proposamen horretan, ETAko presoen abokatuen ustezko sare ekonomikoaren kontra egindako operazioa salatzeko eskatu du koalizioak.

Egibarren esanetan, jeltzaleek ?kritika horretaz harago? joango den proposamena babestuko dute, bake bidearekin eta elkarbizitzarekin konpromisoa eskatzeko.

GBBren presidentearen arabera, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ?zuhurtziagabekeriaz? jokatu du ?mundu guztia banda terrorista baten kide dela egoztean?, azken operazioan atxilotutakoen kontrako akusazioak direla eta.

Era berean, Oskar Matute EH Bilduren ordezkariaren iritzian, 'Mate' operazioak ?ez ditu Estatu demokratiko baten oinarrizko estandarrak? bete eta euskal gizarteak ?ez du uste dena ETA denik?.

Matutek gaineratu duenez, ?Estatu espainiarrak prebarikazioa egin du? Kepa Pikabea ETAko kidearen zigorrak pilatzearen inguruaren kontra egitean, Europar Batasunak egindako ebazpen bat ?saihesteko? asmoz.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramalearen hitzetan, bere alderdiak atxilotuen kontrako ?inputazioak eta atxilotzeko arrazoiak argitzeko? eskatzeko aurkeztu ditu zuzenketak.  Gainera, epailearen aginduaren xehetasunak jakinarazteko ere eskatu du

Azkenik, Laura Garrido PPren legebitlzarkideak ziurtatu duenez, ?ETAk ez du baldintzarik gabe desegiteko inolako asmorik, eta horregatik, Estatuak organizazio hori jazartzeko lanetan diharduko du?, esaterako, Euskadin Guardia Zibilak egindako azken operazioaren modukoak eginez.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena