21:47

Politika

'Mate' operazioa

Donostiako manifestazioan biltzen duten dirua Sareri emango diote

Erredakzioa

Horrekin, "Guardia Zibilak eragindako galerei aurre egin" nahi diote.

  • Manifestazioa deitu zuteneko argazkia.

    Manifestazioa deitu zuteneko argazkia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehenean izan ziren 16 atxiloketen kontrako manifestazioa egingo dute bihar Donostian, eta antolatzaileek iragarri dute bertan bildutako dirua Sare euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboari emango diotela.

Abokatuen kontrako operazioa salatzeko ekitaldia antolatu duten alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialek azaldu dutenez, diru bilketa bat egingo dute parte hartzaileen artean, eta diru hori Sareri emango diote, "Guardia Zibilak eragindako galerei aurre egiteko".

Izan ere, asteleheneko polizia operazioan, Guardia Zibilak LABen Bilboko egoitza miatu zuen, eta bertan zegoen dirua eraman zuen, Sarek hilaren 10eko manifestazioan bildutako dirua barne.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Presoak

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena