17:11

Politika

Bake prozesua

Sindikatuen mobilizaziorako deia, erakundeek irtenbideak eman ditzaten

Erredakzioa

Hori horrela, ‘Mate’ operazioaren kontra bihar Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko eskatu die herritarrei. Gainera, “terrorismoaren kontrako ituna” uzteko eskatu diete CCOO eta UGTri.

  • Sindikatuen elkarretaratzea, Bilbon.

    Sindikatuen elkarretaratzea, Bilbon. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 'Mate' operazioaren kontra bihar Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, erakundeek "irtenbideak" eman ditzaten presioa egite aldera. Era berean, "terrorismoaren kontrako ituna" uzteko eskatu diete CCOOri eta UGTri, "eraso horien oinarria" delako.

Zortzi sindikatuek kontzentrazioak egin dituzte gaur Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan 'Langileok konponbidearen alde!' lelopean.

Bilboko udaletxearen atarian egindako protestan, Amaia Muñoa ELAren idazkari nagusiordeak eta Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak mobilizatzeko deia egin diete euskal langileei, 16 pertsona atxilotu zituzten operazioa sala dezaten.

ELAren ordezkariak kartzelara bidalitako hiru lagunak libre uztea exijitu du, preso edukitzeko arrazoi bakarra "erabat legezkoa eta zilegia den jarduera politiko batean" parte hartzea delako.

Bestalde, Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak "behingoz itun terrorista uzteko" eskatu die CCOOri eta UGTri, itun hori baita "eraso handi hauen oinarria".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena