Politika
Ogasunaren txostena
Erredakzioa
Espainiako Ogasunaren arabera, bizkartzainak kontratatu eta zinegotzien segurtasuna bermatzeko jasotzen zuen diruarekin ordaindu zuen Alderdi Popularrak Bilbon duen egoitza.
Espainiako Ogasunaren arabera, bizkartzainak kontratatu eta zinegotzien segurtasuna bermatzeko jasotzen zuen diruarekin ordaindu zuen Alderdi Popularrak Bilbon duen egoitza.
Vox Populi Interneteko atariak zabaldu du PPren Bilboko egoitza ordaintzeko prozesuan irregulartasunak biltzen dituen Espainiako Ogasun Ministerioko adituen txostena.
Horren arabera, egoitzaren hipoteka ordaintzeko, gutxienez hamaika ordainketa egin ziren PPren kontabilitate ofizialetik kanpo. Luis Barcenas alderdiko diruzain ohiak Pablo Ruz epaileari emandako hainbat agiri aztertuta ondorioztatu dute datu hori.
Ogasuneko adituen iritziz, Bilboko egoitza ordaintzeko kontu korrontea gehienbat ekarpen anonimoen bidez osatu zen. Diru gehiena 1998an Jose Maria Aznar agintean zenean sortutako kontutik bideratu zen “segurtasunerako dohaintza anonimoa” kontzeptupean.
Berez, partikularrek eta enpresek ETAren mehatxupean zeuden PPko kargudun publikoen segurtasun pribatua ordaintzeko emandako dirua biltzeko omen zen kontu hori. Diru hori segurtasunerako baino ez zela erabiliko esan zuen garai hartan PPko koordinatzaile zenak, Angel Acebesek.
Azkenean, esan bezala, popularrek Bilbon duten egoitza ordaintzeko erabili zen diru horren zati handi bat, kontabilitate ofizaletik kanpo, Ogasunaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa