Politika
Ikerketa batzordea
Erredakzioa
Ikerketa batzordea sortzeko proposamena talde parlamentario guztiek babestu dute, PSN eta PPN barne. UPNk soilik bozkatu du kontra.
Nafarroako Parlamentuak ikerketa batzorde bat eratuko du Nafarroako Kutxa "desagertzea" ekarri zuen kudeaketa aztertzeko.
Ikerketa batzordea sortzeko proposamena talde parlamentario guztiek babestu dute, PSN eta PPN barne. UPNk soilik bozkatu du kontra.
Laugarren saiakeran izan da posible batzordearen sorrera onartzea; izan ere,
2012ko urria eta 2013ko ekaina bitartean, hiru alditan bozkatu zuten, baina PSNk eta PPNk orduan proposamenaren kontra bozkatu zuten.
Joan den azaroan, Auzitegi Nazionalak berriro ireki zuen Nafarroako Kutxa eta Banca Civicaren arteko fusioaren inguruko ikerketa. Gainera, abenduan, Miguel Sanz eta Enrique Goñi CANeko arduradun izandakoen ondasunak ikertzea agindu zuen.
Gaurko bilkuran, Bildu pozik agertu da PSNk ikerketa batzordea eratzearen alde bozkatu duelako. Patxi Zabaletak (Aralar-NaBai), berriz, Parlamentuaren gehiengoak berriro kontra bozkatuz gero, gizartearen aurrean sinesgarritasuna galduko luketela azpimarratu du, “Nafarroako Parlamentuak ustelkeriaren aurka ezer egiten ez duenaren irudia emango zuelako”.
Carlos Garcia Adanerok (UPN) zergak non ordaintzen dituen argitzeko eskatu dio ezker abertzaleari eta Patxi Zabaletarekin ika-mika izan du. Alberto Catalan Parlamentuko presidenteak bi foru diputatuei arreta deitu die.
Ikerketa batzordearen lana izango da “Nafarroako finantza erakunde garrantzitsuenaren desagertzean” kutxa horretako administrazio kontseiluak eta zuzendariek hartu zituzten erabakiak aztertzea.
“Nafarroako herritarrak, administrazio publikoak, enpresariak, autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak” Banca Civicak Nafarroako Kutxa erosi izanaren “ondorio negatiboak pairatzen ari dira jada”, salatu dute Bilduk, Aralar-NaBaik eta Izquierda-Ezkerrak.
Salmenta aurretik zuen benetako balioarena baino “prezio baxuagoa”n egin zela salmenta salatu dute, baita kutxak bere funtzioa gauzatzeko ahalmena galdu zuela ere. Horrenbestez, Nafarroako Kutxako buruzagien ardurak argitzea ezinbestekotzat jo dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa