16:25

Politika

Guardia Zibila

Karguekin aske, deklaratzera deitutako Herrirako kide ohiak

Erredakzioa

Langileen eskubideen kontrako delitu batengatik inputatu dituzte, eta guztiek egin diote uko Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari, Donostian, Bilbon eta Iruñean.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herrira euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboko kide ohiak zeuden gaur deklaratzera deituta Donostiako, Bilboko eta Iruñeko Guardia Zibilaren egoitzetan, langileen eskubideen kontrako delitu batengatik inputatuta, eta libre geratu dira, karguekin, kuartelean deklaratzeari uko egin ostean.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen zitazioa, 'Mate' operazioan 16 lagun atxilotu eta gero.

Imanol Carrerak Guardia Zibilaren Iruñeko egoitzan deklaratu behar zuen, baina berak ere uko egin dio, eta azaldu duenez, ez diete jakinarazi zein ekintza zehatzen ondorioz inputatu dituzten. Gainera, "epaitegian" deklaratzeko prest daudela adierazi du.

Carrerarekin batera zeuden deklaratzera deituta 2013ko irailean Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunak. Erakunde terroristako kide izatea, erakundea finantzatzea eta apologia leporatuta inputatu zituzten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena