Politika
Kataluniako hauteskundeak
Erredakzioa
Oriol Junqueras ERCko presidentea Artur Masekin gobernatzeko prest agertu da, eta agintariak "pentsatuko dut" erantzun dio.
Artur Mas presidentea, Carme Forcadell (ANC) eta Oriol Junqueras (ERC). EFE
Albisteak (2)
Irailaren 27ko hauteskundeetan alderdi subiranistek gehiengo osoa lortuz gero, Kataluniako independentzia 2016. urtean gauzatzea espero duela adierazi du Oriol Junqueras ERCko presidenteak.
Rac1 irrati-katean egindako adierazpenetan, hauteskundeen ostean legegintzaldi konstituziogilea abiatzearen alde egin du buruzagi independentistak, Katalunian estatu egitura eta Konstituzioa sortzeko.
Junquerasek baztertu egin du hauteskundeak egin eta berehala Parlamentuak aldebakarreko independentzia aldarrikatzea, eta burujabetza kataluniarrek "Konstituzio berria berretsiz" lortuko dela aurreratu du.
ERCko buruaren esanetan, bere alderdia, CiU eta erakunde subiranistak bide-orri bateratua adosten saiatzen ari dira, eta ICV-EUiA, CUP, MES eta Avancem alderdiek horrekin bat egitea espero du.
Independentistek gehiengo osoa lortu ezean, dimisioa emateko prest agertu da Junqueras. Hala egitekotan, unibertsitatean irakasle lanpostua berreskuratuko duela aurreratu du.
Politikari errepublikanoak elkarrekin gobernatzea eskaini zion Artur Mas presidenteari atzo egin zuten bileran, eta agintariak "pentsatu egingo dut" erantzun zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa