18:23

Politika

EAE-ko fiskalburua

Arraizen adierazpen 'zehatzak' aztertzeko grabazioa eskatu du fiskalak

Erredakzioa

Prentsaurrekoaren grabaketa eskatu dio Calparsorok Ertzaintzari. Bestalde, Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak ikerketa EAEko fiskal nagusiaren esku utzi du.

  • Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

    Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak euskal gizartea Guardia Zibilari ?xake mate? ematera animatu zuen, eta prentsaurreko horren grabazioa eskatu dio gaur Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak Ertzaintzari.

Calparsorok azaldu duenez, Arraizen aurkako salaketa jaso eta gero, eginbideei hasiera eman zieten asteartean eta gaur goizean Donostiako agerraldi publikoaren grabaketa eskatu diote Ertzaintzari. Prentsaurrekoa astelehenean eman zuen Sortuko presidenteak.

Bestalde, zabaldutako ikerketaren eginbideak bidaliko dizkie Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalei, Ministerio Publikoko iturriek jakinarazi dutenez. Sortuko buruzagia auziperatzen baldin badute EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du Arraizek.

?Mate? operazioa hasi eta ordu batzuk geroago, ?zalantzarik gabe, Estatu terrorista baten aurrean? daudela ziurtatu zuen Arraizek. Gainera, Euskal Herriak ?Guardia Zibilari xake matea emateko unea? dela erantsi zuen, ?Euskal Herritik alde egiteko ordua delako?.

Foruduna

Adierazpen horien berri izan eta gero, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak Arraizen hitzak Fiskaltzari igorri zizkion, baina Sortuko agintaria legebiltzarkidea da, eta beraz, forupekoa. Ondorioz, EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu beharko luke.

?Arraizen adierazpen zehatzak? aztertzeko eta erabaki bat hartzeko grabazioa entzun beharko du orain Calparsorok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena