Politika
Polizia operazioa
Erredakzioa
Urkulluk sarekada egiteko "modua" kritikatu du Facebook Interneteko sare sozialaren bidez.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak salatu du "helburu mediatikoa" zuela astelehenean euskal presoen abokatuen kontra Guardia Zibilak egin zuen polizia operazioak.
Urkulluk sarekada egiteko "modua" kritikatu du Facebook Interneteko sare sozialaren bidez, "bidezkoa" izan ez delakoan.
"Eusko Jaurlaritzari baino lehenago hedabideei jakinarazteak agerian uzten du operazioak helburu mediatikoa zuela", azpimarratu du lehendakariak. Gainera, azalpenak Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarrak eman zituela gogorarazi du, "Rafael Catala Justizia ministroak azaltzen ere ez zekielako".
"Euskal gizarteak ez du merezi aldian behin horrelako espasmoak jasotzea, elkarbizitzan tentsioa areagotzen dutelako", adierazi du Urkulluk.
Gainera, "atxilotuak galdekatzeko prozedura egokiagoak" erabil zitezkeela iritzi dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa