Politika
Atentatuen ostean
Erredakzioa
Vallsek zehaztu du ez direla "salbuespen" neurriak izango, eta ez dutela zuzenbide estatua kolokan jarriko.
Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. Argazkia: Efe
Manuel Valls Frantziako lehen ministroak iragarri du Gobernuak "aparteko" neurriak hartuko dituela terrorismoari aurre egiteko, baina argi adierazi nahi izan du ez direla "salbuespen" neurriak izango, eta ez dutela zuzenbide estatua kolokan jarriko.
"Aparteko egoera batek aparteko neurriak eskatzen ditu, baina indar berarekin diot aparteko neurri horiek ezin dutela eskubide eta balore printzipioen kontra joan", adierazi du Asanblada Nazionalaren aurrean, aurreko asteko eraso jihadistetan hildako 17 lagunen omenezko saioan.
Vallsek azaldu duenez, Barne, Justizia eta Defentsa ministerioei proposamenak egiteko eskatu die, eta odol hotzarekin jokatzeko deia egin die.
Zigortutako pertsonen "fitxategia"
Vallsek terrorismoarengatik zigortutako pertsonen eta borroka taldeetako kideen "fitxategi" bat osatzea proposatu du, herritar horiek non bizi diren esan dezaten eta kontrolpean egon daitezen.
Lehen ministroak iragarri du, era berean, urte amaieran Estatu osora zabalduko dutela Pariseko bi presondegitan ezarritako egitasmo bat, preso erradikalak zokoratzea helburu duena.
Bestalde, "jihadistek inoiz baino gehiago" erabiltzen dituzten sare sozialen eta Interneten zaintza areagotu nahi du.
Vallsek iragarri du irailerako prest izango dutela hegazkin bidaiarien datu erregistro propioa, Europako Parlamentuan blokeatuta geratu zena, eta Europar Batasunari egitasmoa lehenbailehen martxan jartzeko eskatu dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa