14:16

Politika

'Mate Operazioa'

Euren lana 'ahalik eta azkarren' egiteko eskatu die Erkorekak epaileei

Erredakzioa

Atxilotuei zer egozten zaien jakin nahi du Josu Erkorekak, atzoko operatiboaren “tamaina ikusita”.

00:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jarduera judiziala “ahalik eta azkarren eta modu gardenenean” egiteko eskatu du gaur Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka bozeramailearen bitartez. Atxilotuei zer egozten zaien jakin nahi du Erkorekak, atzoko operatiboaren “tamaina ikusita”.

Espainiako Gobernuaren “leialtasun falta” ere salatu du berriro Erkorekak, Gobernu bileraren ondorengo agerraldian. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak atzo hitz egin zuen Espainiako Barne ministroarekin, baina operazioaz informazio “zuzenik” ez zutela jaso salatu du Erkorekak.

Gauzak horrela, atxilotuei leporatzen zaienaz “informazio argia eta zuzena” eskatu dio Jaurlaritzak epaileari.

Horrez gain, delitu ekonomikoak baieztatzen badira, Ertzaintzaren parte-hartzea are “justifikatuagoa” zegoela gaineratu du.

“Espainiako Gobernuak Estatuko Segurtasun Indarren bitartez egin du operazioa, aurretik Jaurlaritzari komunikazio ofizialik egin gabe”.

Terrorismoari lotutako akusazioaz gain, “delitu ekonomikoak” egozteak “justifikatu egiten du Jaurlaritzak operazioaren informazioa eskatzea”.

Gogoratu duenez, abokatuen kasuan, epaiketa ezberdinetan jardun behar zuten atzo.

Horregatik, epaileei euren lana “ahalik eta azkarren eta modu gardenenean” egiteko eskatu die, “operazioaren tamaina eta iazko operazioarekin izan lezakeen lotura ikusita”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ETA

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena