Politika
Katalunia
Erredakzioa
'La Vanguardia' egunkariaren arabera, bi aldeen jarrerak dirudiena baino "urrunago" daude gaur egun.
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea. EFE
Kataluniako hauteskundeen data adostu gabe dago oraindik, asteburuan ERCk akordioa "oso gertu" dagoela esan arren, La Vanguardia egunkariak gaurko alean zabaldutakoaren arabera. Izan ere, independentziaren aldekoen arteko zerrenda bateratu bat aurkezteko akordiorik ezean, Artur Mas Generalitateko presidenteak hauteskundeak udazkenean deituko dituela esan du kazetak. ERCk eta ANCk martxorako edo udal hauteskundeak egin baino lehenagorako espero zituzten.
Begi guztiak Masek Oriol Junqueras ERCko buruarekin hurrengo orduetan egingo duen bilerara begira daude, baina "jarrerak bi aldeen adierazpen publikoek erakutsitakoa baino urrunago daude", La Vanguardia egunkariaren esanetan.
Masen azken proposamenak zerrenda bereiziak aurkeztea onartzen zuen, baina hautagai independenteak CiUrenean aurkeztuta, eta ERCk onartu egin zuen. Hala ere, CDC zerrenda bateratuaren alde dago oraindik, "hori baita prozesu subiranistak arrakasta izateko formula egokiena".
Egunkari kataluniarrak Mercè Conesa CDCko bozeramailearen adierazpen batzuk jaso ditu: "Bizkor mugitzeak ez du bermatzen prozesua arrakastatsua izango denik; beraz, ez dugu babestuko hauteskundeak berehalakoak izatea".
Hori horrela, baliteke Masek udazkenerako deitzea hauteskundeak. "Azken finean, 2015ean izango direla esan zuen presidenteak", gaineratu du Conesak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa