19:15

Politika

Terrorismoa Sarean

Interneten jihadismoari aurre egiteko plana prestatzen ari da Gobernua

Erredakzioa

“Kontakizun jihadistari aurre egiteko helburua” izango du egitasmoak; izan ere, “terrorismoa gorrotora bultzatzen ari da Interneten bidez”, azaldu du Fernandez Diazek.

  • Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE

    Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datozen asteetan terrorismo jihadistaren eta indarkeriaren aurka Interneten bidez borroka egiteko plan bat onartzea espero du Espainiako Gobernuak, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak gaur iragarri duenez.

?Interneten bidez gorrotora eta delituak egitera bultzatzen ari dira, eta baita erakunde terrorista jihadisten errekrutamendua, doktrinamendua, finantziazioa eta logistika bilatu ere?, adierazi du Barne ministroak. Horregatik, ?kontakizun jihadistari aurre egiteko helburua? izango du Exekutiboaren egitasmoak.

3.0 NAN elektronikoa aurkezteko Lleidara joan da ministroa. Fernandez Diazek azaldu duenez, beste kontakizun alternatibo bat zabaltzea Parisen, igandean, egindako bileraren eztabaidagai nagusia izan zen.

?Espainian gure egitasmoa ia bukatuta dugu, Sarea jomuga izango du batez ere, baina doktrinamendua eta atzemateko saiakera beste toki batzuetan eman daiteke, esaterako meskitak, espetxeak etab?, zehaztu du.

Egitasmoa Gobernuaren segurtasun nazionaleko estrategiaren parte da, baina ?xehetasun gehiago emango ez? dituela erantsi du Fernandez Diazek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena