Politika
Polizia operazioa
Erredakzioa
Espainiako Barne ministroaren esanetan, atxilotuak ETAn "sartuta" zeuden, eta presoak ETAren kontrolpean egoten laguntzen zuten.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: Efe
Albisteak (7)
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du 'Mate' izeneko operazioari esker ETAri presoak kontrolpean izatea ahalbidetzen zion taldea desegin dutela, eta horrek agerian uzten duela Estatuak "terrorismo eta terrorista guztiak uneoro" jazartzen dituela.
NAN 3.0 aurkezteko prentsaurrekoan gogora ekarri duenez, azken hiru urteetan 130 pertsona atxilotu dituzte ETArekin lotuta, eta ETArekin zerikusia duten guztiek "justiziaren aurrean erantzun" beharko dutela berretsi du.
Fernandezek azpimarratu du atxilotuek Herriraren jarduerak antolatzen jarraitzen zutela, eta erakunde hori legez kanpo utzi zutela.
Horren harira, gaurko operazioa 2013koaren jarraipena dela, atxilotuak ETAn "sartuta" zeudela, eta presoak ETAren kontrolpean egoten laguntzen zutela azaldu du.
"Desegiten ez den bitartean (ETA) bizirik dagoen erakunde terrorista izango da. Zuzenbide Estatua martxan dagoenez, bere kontra borrokatu beharra daukagu", ministroaren esanetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa