10:25

Politika

Kataluniako prozesua

Artur Masek jarritako baldintzak onartu egingo ditu ERCk

Erredakzioa

Hauteskunde plebiszitarioei begira Artur Mas Generalitateko presidenteak jarritako baldintzak onartu egingo dituela iragarri du gaur ERCk.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde plebiszitarioei begira Artur Mas Generalitateko presidenteak jarritako baldintzak onartu egingo dituela iragarri du gaur ERCk. Hala ere, Artur Masek “zilegi ez diren baldintzak” mahai gainean jarri dituela azpimarratu du Lluis Salvado ERCko idazkari nagusiak.

TV3ri eskainitako elkarrizketan egin dituen adierazpenen arabera, CiUren eta ERCren arteko akordioa “ixtear” dago eta baliteke datozen orduetan sinatzea.

Kataluniako independentziaren alde egitearen truke Artur Masek jarritako baldintzak onartzeko prest daudela iragarri du, eta hauteskundeak urteko lehen hiruhilekoan egingo dituztela jakinarazi du.

“Ez digute utziko gustuko genukeen hautagaitza egiten, baina independentziarantz aurrera egiteko baldintza hori baldin bada, onartu egingo dugu”, berretsi du.

”, berretsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena