08:31

Politika

Polizia-operazioa

Estatuaren 'mendeku egarria' salatu du Barrenak atxiloketen ondoren

I.G. / EITB.EUS

Euskadi Irratian azaldu duenez, auzipetuak eta abokatuan dauden hotelean bertan egin ditu Guardia Zibilak atxiloketak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatuaren “mendeku egarria” salatu du gaur Pernando Barrena Sortuko buruzagiak, Guardia Zibilak Batasuna, EHAK eta EAE-ANVren aurka gaur hasi behar zuen epaiketako zenbait abokatu atxilotu ondoren.

Euskadi Irratian azaldu duenez, auzipetuak eta abokatuak zeuden hotelean bertan egin ditu Guardia Zibilak atxiloketak. Epaiketa hasteko ordubete falta zenean, Guardia Zibila hotelean sartu da eta hiru abokatu atxilotu ditu.

“Txundituta gaude, epaiketa honen baldintzak kafkiarrak dira”, gaineratu du. “Bazekiten pertsona horiek non aurkitu, Auzitegi Nazionalean egon behar zuten gaur goizean. Beraz, nahikoa litzateke zitazio bat bidaltzearekin, beharrezkoa baldin bazen”, Barrenaren hitzetan.

Sortuko buruzagiak nabarmendu duenez, atxilotuetako bat, Amaia Izko, “Parot dotrina bertan behera utzi duenetako bat da”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ETA albisteak

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena