21:48

Politika

Plebiszitu hauteskundeak

ERCk Masen azken proposamena onartu du martxoan bozak egiteko

Erredakzioa

Kataluniako presidenteak, berriz, proposamena "desitxuratzea" leporatu dio Oriol Junqueras ERCren buruari, azken horren zerrendan independenteak sartzeko asmoa agertzeagatik.

  • Oriol Junqueras ERCren burua.

    Oriol Junqueras ERCren burua. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ERCk Artur Mas Kataluniako presidentearen azken proposamena onartu du, hauteskundeetan Mas buru duen askotariko zerrenda bat aurkezteko, gizarte zibileko kideekin, eta ERCk bere zerrenda propioa izan dezan, alderdiko kideekin, eta bozak martxoan egitea helburu.

Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak prentsaurreko batean azaldu duenez, Masek gutuna helarazi zion atzo Oriol Junqueras Esquerraren buruari, eta bertan plebiszitu hauteskundeak egiteko hiru proposamen aurkeztu zizkion.

ERCren idazkari nagusiaren arabera, hirugarren proposamena onartuta, blokeo egoera amaitu da, eta hauteskundeak martxoan egitea ahalbidetu behar da.

ERCk dio Masen hirugarren proposamena onartzen duela, baina presidentearen proposamenak hau zioen: "Proposamen honek zerrenda bereiziak aurkeztea onartzen du, baina Generalitatearen presidentea buru izango lukeen askotariko zerrenda batekin. Zerrenda horri babesik ematen ez dioten alderdiek alderdi barruko pertsonekin osatu beharko lukete zerrenda".

Masek proposamena "desitxuratzea" leporatu dio ERCri

Masek, berriz, proposamena "desitxuratzea" leporatu dio Oriol Junqueras ERCren buruari SMS batean.

"Ez zait egokia iruditzen akordioa ez den zerbait akordio bezala aurkeztea, hasierako proposamenak larriki desitxuratu direlako", adierazi dio Masek Junquerasi.

Horren harira, Kataluniako presidenteak gogorarazi dio zerrenda bat baino gehiago egotea onartuko lukeela gizarte zibileko ordezkariak berean bakarrik sartzen badira, eta ERCrenean alderdikoak soilik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Katalunia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena