23:26

Politika

04/08 sumarioa

Epaiketa 'bakearen aurkako anakronismoa' dela esan dute 35 inputatuek

Erredakzioa

“Oinarrizko eskubideak erabiltzeagatik” euskal herritarrak auzipetuko dituen “milagarren epaiketa politikoa” dela azpimarratu dute ezker abertzaleko inputatuek Donostian.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Epaiketa “politikoa” dela berretsi dute 04/08 sumarioan inputatutako 35 pertsonek. Epaiketa “euskal gizarteak bizi duen elkarbizitza eta bake garai berriaren aurkako anakronismo bat da”, erantsi dute EAE-ANVko, Batasuneko eta EHAK-ko militanteek.

“Gure herriaren konponbideari eta normalizazio politiko eta sozialari jarri nahi dizkioten oztopoak lekutik eta garaitik kanpo daudela bistakoa da”, azpimarratu dute.

Inputatuek prentsaurrekoa eman dute Donostian. 04/08 sumarioaren ahozko saioa astelehenean hasiko da, Auzitegi Nazionalean. Epaiketan “auzipetuen ideia politiko legitimoak eta politika egiteko duten eskubidea” epaituko dituztela azaldu dute Karmele Aierbe eta Patxi Urrutia bozeramaileek. “Sinesgaitza da zuzenbide-estatu batean”, gaineratu dute.

“Garai berrira egokitutako justizia"

Aierberen eta Urrutiaren ahotan, “garai politiko berri honetan” Justizia “bakea eta elkarbizitza sendotzeko irizpideekin aplikatu” behar dute, “hau da, garai berrira egokitutako justizia bat” behar da.

Horren harian, “adierazpen askatasuna, parte-hartze politikoa eta botoa emateko oinarrizko eskubideak erabiltzeagatik” euskal herritarrak auzipetuko dituen “milagarren epaiketa politikoa” dela azpimarratu dute ezker abertzaleko inputatuek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena