Politika
Pujol auzia
Erredakzioa
18.000 euroko etxe bat eta akziotan 79.000 euro jaso zituen herentzian Kataluniako presidente ohiak.
Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren defentsak Florenci aitaren testamentua aurkeztu du epaitegian. Horren arabera, CiUko buruzagiak Andorran 34 urtez ezkutatu eta duela gutxi erregularizatu zuen dirutza ez zen testamentuan ageri. Hain justu, Andorrako banketxe batean gordetako dirua aitak eman ziola esan zuen bere garaian Jordi Pujolek
Testamentuaren arabera, Jordi Pujolek 18.000 euro balio duen Premia de Mar (Bartzelona) herriko etxe bat eta Kataluniako Bankuko eta Cedat konpainiako akziotan 79.000 euro jaso zituen herentzian.
Dirua zuritzea eta iruzurra egitea egotzita, Pujol, Marta Ferrusola eta Mireia, Marta eta Pere seme-alabak inputatu ditu Bartzelonako epaile batek. Epailearen arabera, "susmagarria" da Andorran ezkutatuta zuen dirutza herentzian jaso izana, Kataluniako presidente ohiak dirutza horren jatorria azaltzeko hori adierazi bazuen ere.
Bartzelonako 31. zenbakiko instrukzio epaitegiari igorritako idatzian inputazioaren kontra egin du defentsak. Pujolen abokatuen irudiko, ez dago oinarri nahikoa Andorrako dirutza erregularizatzeko prozesua legezkoa izan ez zela esateko, eta Espainian aberastea ez dela delitu nabarmendu du defentsak.
Abuztutik hainbat aldiz eskatu du epaileak Florenci Pujol Brugat Kataluniako presidente ohiaren aitaren testamentua, eta asteon aurkeztu du defentsak.
Florenci Pujolek emaztea izendatu zuen oinordeko, eta hainbat etxebizitza, kontu korronte eta akzio utzi zizkion; guztira 631.000 euroko balioa zuen ondarea.
Jordi Pujoli Bartzelonako etxea eta akzioak utzi zizkion aitak, eta Maria arrebari, akzioen balioaren diru kopuru bera (79.000 euro).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa