08:00

Politika

Makroepaiketa

Gaur hasiko da Batasuna, EHAK eta EAEko buruen aurkako epaiketa

Erredakzioa

Denera, 35 pertsona eseriko dira akusatuen aulkian. Auzipetu bakoitzarentzat 10 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Batasuna, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdietako zuzendaritzen aurkako epaiketa gaur, astelehena, abiatuko da, Auzitegi Nazionalean. Sumarioan 35 inputatu daude; Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagi historikoak, tartean. Urtarrilaren 12, 13, 14, 19, 20, 21, 29 eta 30ean izango dira saioak.

Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkide ohiak eta Ino Galparsoro (EAE-ANV) Arrasateko alkate ohia ere eseriko dira akusatuen aulkian. Sumarioan auzipetutako gainerakoak ondorengoak dira: Juan Carlos Ramos, Jesus Maria Agirre, Eusebio Lasa, Joana Regueiro, Ángel Maria Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marije Fullaondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Aner Petralanda, Francisco Javier Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Ignacio Oralde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Galvez, Anton Gomez Lorente eta Aurore Martin.

Mikel Etxaburuk Madrilera abiatu aurretik esan duenez, “epaiketa politikoa da eta 2005-2007 urte arteko lan politikoa epaituko da, sei hilabetez”. Gainera, “Iragana epaituz etorkizuna ere epaitu nahi dute”.

“Hala ere, harro gaude garai hartan egin genuen ahaleginagatik; horrek eszenatoki berriak irekitzen balio izan zuela uste dugu. Harro gaude egindako lan guztiak urrats irmoak eman zituelako edo behintzat emateko balio izan zuelako, eta gaur egun bizi dugun eszenatoki politiko berri eta itxaropentsu honen alde izan zelako”, gaineratu du.

Horrez gain, agerraldia iragarri dute datorren urtarrilaren 17rako, Donostiako Eureka Museoan. “Bertan izango dira orain arte egon diren makrosumarioetako inputatuak, eta hemendik aurrera diren eta izango direnak bilduko gara, adierazteko argi eta garbi ezelako epaiketa politikoek ez duela herri honen askatasun garra eta gogora ukatuko”.

Horren ildotik, Etxabururen esanetan, “bertan batuko dira hainbat eragile babesa emateko, eta han batuko gara inputatuak ere etorkizunaren pieza eta gure herriaren etorkizunaren ardatz garela adierazteko”.

Fiskaltzaren eskaera

10 urteko kartzela-zigorra eta kargu publikoan aritzeko beste 10 urteko debekua eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak auzipetu bakoitzarentzat, ETAko kide izatea leporatuta, 4/08 sumarioan.

Era berean, EHAK eta EAE-ANV desegiteko eta legez kanpo uzteko eskatu du Ministerio Publikoak. Hala ere, bi alderdiak legez kanpo utzi zituen Auzitegi Gorenak 2008an.

Fiskaltzaren ondorioen behin-behineko txostenean jasotzen denez, EAE-ANV alderdia Batasunaren esanetara aritutako tresna bat izan zen, eta bi alderdiok diru-kutxa berbera erabili zuten.

EHAK alderdia ere, Fiskaltzaren ondorioen arabera, legez kanpoko alderdi batek sortu eta abiatu zuen.

/p>

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena