Politika
Batasunaren aurkako epaiketa
Erredakzioa
Hogei bat alderdik, sindikatuk eta elkartek kontzentrazioa deitu dute astelehenerako Baionan, egun horretan hasiko baita Madrilen ezker abertzaleko 35 buruzagi ohiren aurkako makro-epaiketa.
Aurore Martin eta Haizpea Abrisketa.
Albisteak (3)
Urtarrilaren 12an hasiko da Auzitegi Nazionalean, Madrilen, ezker abertzaleko 35 buruzagi ohiren aurkako epaiketa. Tartean Aurore Martin eta Haizpea Abrisketa izango dira, Ipar Euskal Herriko Batasuneko arduradun izandakoak.
Biek agerraldia egin dute gaur Baionan, hogei bat alderdi politiko, sindikatu eta elkarteetako ordezkariek babestuta, eta biek salatu dute epaiketa horren izaera “politikoa”.
“Leporatzen diguten jarduna politikoa da”, azpimarratu du Martinek. Epaiketaren aurrean ezkor agertu da: “Auzipetu guztiei kartzela-zigorrak ezarriko dizkigutela ziur nago”, erantsi du.
“Egozten diguten gure gain hartzen dugu, baina egungo testuinguru politikoan horrelako epaiketek zentzurik ez dutela erakusten saiatuko gara Espainia eta Frantziako estatuen aurrean”, azaldu du.
Auzitegi Nazionalak erakunde terroristako buruzagi izatea leporatu zion, Batasunaren ekitaldietan parte hartzeagatik. Paueko Apelazio Auzitegiak Aurore Martin Espainiaren esku uztea onartu zuen, Estatu espainiarren Batasuna legez kanpoko zegoela argudiatuta.
Bestalde, Haizpea Abrisketak gizartearen babesa jasotzeko itxaropena agertu du. Horrez gain, “bake-prozesu bat abian jartzeko” eta Espainia eta Frantzia prozesu horretan inplikatzea eskatu du.
Martini eta Abrisketari babesa eman dioten eragile ezberdinek elkarretaratzea deitu dute Baionan, astelehenean, epaiketa saltzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa