16:14

Politika

Manifestazioa

Presoak gerturatzea premiazkoa dela esan du EH Bilduk

Erredakzioa

Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburuk datorren urtarrilaren 10ean espetxe politikaren aurka Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu die euskal herritarrei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal presoak gerturatzeko beharra eta premia azpimarratu du gaur EH Bilduk Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Era berean, Espainiako Gobernuaren jarrera “Giza Eskubideen aurkakoa” dela esan du.

Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburuk datorren urtarrilaren 10ean espetxe politikaren aurka Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu die euskal herritarrei. Sarek deitu du manifestazioa.

EH Bilduren aburuz, euskal gizartearen mobilizazioa izango da “Espainiako Gobernuaren espetxe politikaren giltzarrapoa irekiko duena”. Hori dela eta, dispertsioaren aurka euskal gizarteak hasi behar duen bide horri indar gehiago ematearen beharra azpimarratu du.

“Espainiako Gobernuak arrazoi politikoak direla eta espetxeratuen Giza Eskubideak urratzen jarraitu du”, esan du Matutek.

“Bake prozesuaren etsai” moduan aritzea ere leporatu dio Matutek Mariano Rajoyren Exekutiboaren. “Horregatik, euskaldunok politika hori aldatzera behartu behar dugu”, gaineratu du.

“Indar handia hartzen arin diren gizarte mugimenduak” daudela nabarmendu du. “Urtarrilaren 10eko ekimenak presoen eskubideak urratzen direla ulertzen duten ideologoa ezberdineko pertsona asko daudela erakusten du”, adierazi du. Pauso berriak ematearen alde agertu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena