Politika
Katalunia
Erredakzioa
Baldintza horixe jarri du Generalitatearen aurrekontuak babesteko, bestela bozketa 2016ra atzeratu beharko litzatekeelako, udal hauteskundeen eta hauteskunde orokorrengatik.
ERCk hamabost eguneko epea eman dio Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidenteari plebiszitu hauteskundeak deitzeko, aurrekontuak babestearen truke.
Anna Simo ERCren ordezkariak azaldu duenez, alderdiek ibilbide orriak aurkeztu ostean, "orain beharrezkoa da guztiak uztartzea eta batasuna berreskuratzea". "Aurrekontuak ibilbide orriaren inguruko akordio politikoaren arabera babestuko ditugu, eta 15 eguneko epea dugu hitz egiteko".
Masen urte amaierako hitzaldia "2015ari begira baino gehiago atzera begirakoa" izan zela kritikatu duen arrean, Simok esan du hori ez dela garrantzitsua; "garrantzitsuena herritarrekin dugun konpromisoari erantzuna ematea baita".
Gaineratu duenez, "hauteskundeak atzo iragartzeko eskatu genion, eta 15 eguneko epea dugu egiteko, udaberrian izan daitezen".
Izan ere, ERCren bozeramaileak azpimarratu du urtarrilean deituz gero, udaberrian egingo direla plebiszitu hauteskundeak, baina bestela udal hauteskundeekin eta hauteskunde orokorrekin bat egingo lukeela eta 2016ra atzeratu beharko liratekeela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa