14:20

Politika

Urteko balantzea

'Euskal estatu bat eraikitzeko' proposamena egingo du EH Bilduk 24an

Erredakzioa

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak 2014aren balantzea egin du Donostian, agerraldi batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

XXI. mendeko Europan “euskal estatu bat eraikitzeko” proposamena aurkeztuko du EH Bilduk Irunen urtarrilaren 24an. Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko “prozesu eratzailea” jarriko du mahai gainean EH Bilduk egun horretan, Irungo Ficoba aretoan.

“Euskal herritarrak gure etorkizun politikoaren jabe bakarrak egingo gaituen prozesua izango da, Parisi eta Madrili baimenik eskatu gabe”.

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak 2014aren balantzea egin du Donostian, agerraldi batean.

“Erabakiak Euskal Herrian hartu behar dira”, adierazi du Hasier Araizek. Horren harian, “urrats sakonak” emango dituztela aurreratu du, eta abian jarriko duten prozesua “irekia” izango dela azpimarratu.

Proposamen horren bitartez, “Euskal Herriko independentzia” lortu nahi du koalizioak.

Arraizek dei egin die “indar askatzaileei” ( eta, oro har, “herritar guztiei”, EH Bilduk eta EH Baik zazpi herrialdeetan hasiko duten prozesuan parte har dezaten.

Bestetik, 2015. urteari begira,”sakabanaketarekin amaitzeko eta presoen eskubideak errespetatzeko” urtea ian dadila nahi du koalizioak.

Azkenik, udal hauteskundeen ondoren, EH Bildu osatzen duten lau alderdiek fronte zabal bezala indartzeko asmoari berriro helduko diotela esan du Arraizek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena