Politika
Zuhurtasunez
Erredakzioa
Hitzordu horren asmoa zen 2015eko lehen hiruhilekoan hauteskundeak egiteko akordioa lortzea.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
Artur Mas Generalitateko presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko buruak bilera egin zuten joan den larunbatean ANC, Òmnium Cultural eta Associació de Municipis per la Independència elkarteetako ordezkariekin. Asmoa zen 2015eko lehen hiruhilekoan hauteskundeak egiteko akordioa lortzea.
Hala aurreratu du astelehen honetan Ara egunkariak, eta ondoren batzar hori baieztatu egin du Francesc Homsek. Generalitateko ordezkariak argitu du alderdien arteko desadostasun egoera desblokeatzea izan zela hitzorduaren xedea. Generalitateko jauregian egin zuten bilera, zuhurtasunez. Han izan ziren Mas, Junqueras, Carme Forcadell (ANC), Muriel Casals (Òmnium Cultural) eta Josep Maria Vila d'Abadal (Associació de Municipis per la Independència).
Hauteskundeen inguruan iritzi kontrajarriak dituzte alderdi soberanistek. Hala, zerrenda bakarra defendatzen du Artur Masek, baina Junquerasek, berriz, hautagaitza bananduak nahi ditu, eta hauteskundeak lehenbailehen deitzea.
Subiranotasunaren aldeko erakundeek, bestalde, hauteskundeak 2015eko lehen hiruhilekoan egiteko akordioa lortzea eskatu zieten bi alderdietako buruei.
dietako buruei.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa